GUNE eta BALIABIDEAK

 

Ikastetxeak honako gela berezi eta espazioak ditu erabilgarri:

- Musika gela bat

- Atazen ikaskuntzarako gela, sukalde eta tailer bat

- Plastika gela bat

- Liburutegi bat

- Frantseko gela bat

- Informatika hiru gela  eta Teknologia arloko bi gela

- gimnasio bat

- Laborategia

_Bi PT gela

-HIPI gela

 

OHIKO IRAKASKUNTZA GELAK

Ohiko gelak honako baliabideak dituzte: PC portatila, proiektorea, arbela digitala eta bozgoragailuak.

DBH 1 eta 2.mailetan portatilak bakarkakoak dira Eskola 2.0 programari esker eta bigarren zikloan informatika gelak erabiltzen dira.

 

MUSIKA eta PLASTIKA GELAK

Musika eta Plastikako ikasleek arlo hortarako prestatuak dauden gelatan aritzen dira. Jardun handiko gelak dira bi hauek eta bereziki atsegin dituzten gelak dira.


GIMNASIOA, KIROL eta LAGUNTZA GUNEAK

ikastetxeak, kirol iharduerak lantzeko zenbait kanpo gune ditu. Patio estalia eta irekiak. Horrez gain gimnasio itxia hornitua du eta edozein laguntza egoeran erabiltzeko gela berezia du.



 

LABORATEGIA eta TEKNOLOGIA GELAK

Ikastetxeak, laborategi bat eta bi teknologi gela ditu. Bertan dagozkion saio teoriko praktikoak aurrera eramaten dituzte.



AAT TAILERRA

AAT-ko ikasleek, guztiz hornitutako tailer eta sukaldea dute erabilgarri. Bertan hanibat iharduera aurrera eramaten dituzte. Planifikazio eta Kudeaketa, zumetza, zurgintza, elektrizitate saioak, margotzeak, enkuadernazioa eta sukaldaritza praktikak besteak beste.



INFORMATIKA GELAK

Ikastetxean hiru informatika gela daude. Gelak dagozkien portatil eta arbel digitalak dituzte eta gela bakoitzean  PCak daude 2.zikloko ikasleen eskura.