SAFER INTERNET DAY lehiaketa

 

Hurrengo 2019ko otsailaren 5ean Internet Seguruaren Eguna edo Safer Internet Day-a ospatuko dugu, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak “Safer Internet Day” Lehiaketaren IV. edizioaren deia egin du. Lehiaketa honen helburua: Neska-mutilen artean Interneten, mugikorren eta sare sozialen erabilera segurua eta arduratsua sustatzea, “Elkarrekin Internet hobe baten alde” goiburua erabiliz ikus-entzunezkoak sortuz.

Proiektuak aurkezteko epea: apirilaren 15a arte.

https://www.youtube.com/watch?v=8uh0-NSqDMo


Begiratu lehiaketaren oinarriak Zeuk Esan haurrak eta nerabeak laguntzeko zerbitzuaren web gunean: www.euskadi.eus/zeukesan

 

Eskatu informazio gehiago saferinternetday@euskadi.eus helbidean edo 945 019 361 telefonoan.

 

Telefono berria daukagu Eguzkitzan!!!

 

Eguzkitzan telefono berria daukagu, edozein kexa, zalantza edo galdera izan arren erabili gurekin kontaktuan jartzeko!!

 

Telefono berria: 943 899287

 

A-25 Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako eguna

 

Azaroaren 25an Genero indarkeriaren aurkako eguna dela eta, azaroak  23ean, ikastetxe desberdinetatik Irungo udaletxaren aurrean konzentrazio batean  bildu gara, hezkuntza komunitatetik indarkeriari ezetz esateko. Gizarte guztian genero indarleriaren aurkako kontzientzia eta jarrera pizteko asmoz. Pankarta bat eramango dugu eta txartel moreak eraildakoen izenak aipatzen dituena.


http://bidasoa.hitza.eus/2018/11/23/ikasleek-ere-indarkeria-matxistarik-gabeko-gizartea-nahi-dute/

 


Irungo “Beldur barik” lehiaketan 1. Saria jaso dugu.

 

Nagore dokumentala ikusi dugu eta Asun Casasola izan da gure artean.

 

      

 

Kike Amonarrizek Eguzkitzan egindako hitzaldia

 

Kike Amonarriz izan genuen gure artean Euskararen gaur egungo egoeraren berri emanten, eta etorkizunari begira hausnarketarako bideak zabaltzen.

 

 

   

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

 

Zergatik azaroaren 25a?

1960ko azaroaren 25ean, Rafael Trujillo diktadorearen aginduz Mirabel ahizpak(Patria,Minerva eta MarĂ­a Teresa), hiru aktibista politikoak, erahil zituztelako kartzelatuak, bortxatuak eta torturatuak izan ondoren, Errepublika Dominikanoan. Bere gorputz torturatuak amildegi batean agertu ziren borroka eta erresistentziaren ikurra bihurtuz.1999.urtean, NBAk azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko  Eguna aukeratu zuen bai gobernuek zein erakundeek sentsibilizazio kanpainak antolatu ditzaten.
4DBHko ikasleek "Ezetz esan abusuei" abestia abestu eta kartel bat egiten dute, haiek idatzitako abestien artean hau aukeratu zuten Beldur barik lehiaketara bidaltzeko. Eta genero indarkeriarekin lotuta, bideokliparen kartela osatu dute prentsan argitaratutako artikuluez.

 

Mediatekak arriskuan!!!!!