IKT PROIEKTUA

IKT LOGOA

Gure eskolan Premia plana sartu zenetik, apustu handia egin dugu teknologia berrien inguruan. Gure helburua, teknologia berriak irakaskuntzaren parte izatea da, eta hauek ahal den modu eraginkorrenean erabiltzea.

Era berean, Hezkuntza sailak indartu nahi zuen proiektu hau, eta horretarako  Heldutasun Teknologikoa lortzeko maila proiektua martxan jarri zuen.

Aurreko ikasturtean institutuak 2. maila lortu du.

 

IKTen ERABILERA eta BALIABIDEAK

Gure ikastetxean DBH 1 eta DBH 2ko Ikasle guztiek, Toshiba satellite L775 erabangarria erabiltzen dute egunero.

Horrez gain, DBH 3. mailako talde bat, programaren pilotage izateagatik ere portatilak erabiltzen dituzte.

Gainontzeko ikasleek, ikastetxeak dituen 3 informatika gela ditu erabilgarri.

Eskola 2.0 programaren bitartez jasotako baliabideei ahalik eta probetxu handiena atera nahian, Ikastetxea HTE proiektuan sartzea erabaki zuen.

Gaur egun, HTE proiektuak eskatzen dituen makina bat betekizun ikastetxearen egunerokotasunean barneratuta daude.

Arlo ezberdinak ikusiz:

- IKASLEAK:

  • Ikasleen portatil guztiak Ubuntu 1204 sistema soilik erabiltzen dute. Bertako software librearekin lan eginez.
  • Ikasle guztiek Google Apps bitartez sortutako @dunboabhi.net email bat dute. Adin txikikoek ezinezko dute email bat sortu eta beharrezko ikusten dugu emailaren erabilera ongi ikastea, beraz araudipeko guztiak betez jarduten dugu.
  • Moodle - Ikasketa ingurune birtuala erabiltzen dute. Plataforma honetan, irakasle bakoitzak, ikasleek behar dituzten bailiabide, ariketa, egutegi abisu etab. publikatzen ditu. Modu honetan ikasle bakoitzak, dituen irakasgai kopuru haina ikastarotan murgiltzeko aukera izango du.

- IRAKASLEAK:

  • Moodle plataforma erabiltzen dute, ikasleekin elkarlanean aritzeko.
  • Irakasgaiak aurrera eramateko beharrezko materiala, material digitalaz zein testu liburuz osaturik dago. Lagungarri gisa.
  • Gela guztietan, irakasleek ordenagailu portatila eta proiektore bat dute. Eta gela gehienetan arbela arruntaz gain, arbela digitala erabiltzen da.
  • Intraneta: irakasleek dituzten betekizunak errezago kudeatzeko asmoz eta beharrezko duten informazio guztia jasotzen duen web gune pribatua da. Bertan, mintegi buru bilerak, mintegi bakoitzaren programazioak, irakasleen ordutegiak, matxuren kudeaketa, gelak erreserbatzeko taulak, klaustro bilerak, ikasle zerrendak eta beraien datuak, ikasleen araudi hauste protokoloa, idazkaritzako dokumentazioa betetzeko plantillak, besteak beste.

- IKASTETXEAK:

  • Notak, Faltak, Garraioa, Inbentarioa, Ordutegiak etab. Hezkuntza sailak eskeinitako aplikazioa erabiliz kudeatzen ditu.
  • Web Orrialdea. Ikastetxeak web orrialde publikoa du. Bertan, eskola komunitatearentzako informazioa eskuragarri dago. Datozen ekintzak eta burututakoak, eskaintzen diren zerbitzuak, proiektuak, mintegiak etab.

Arlo ezberdinetan sakontzeko asmoz gaude eta HTE proiektuaren maila guztiak gainditzea da gure helburua.