2005-2006 eta 2008-2009 ikasturteetan,  Hondakinen gaiarekin jardun dugu eta azterketa eta jarduera hauek egin ditugu:

 

·                     Zein zaborra mota sortzen den. 

·                     Naturak zer egiten duen sortzen dituen “zaborrekin”.

·                     Zaborrek zer ondorio sortzen dituzten.

·                     Gure herrian zenbat zabor sortzen den, nolako edukiontziak dauden eta nahikoa diren.

·                     Jendeak zaborrak ongi bereizten dituen: edukinontzietan sartu gabe zaborrik uzten den,...

·                     Institutu barnean nola egoten diren ikasgelak, korridoreak,… jolas lekua aztertu dugu.

·                     Zenbat eta nolako zaborrak sortzen diren.

·                     Nola biltzen diren zaborrak, nora doazen eta zer egiten den horiekin gero.

·                     Zer egin genezakeen zaborra gutxiago sortzeko eta hobeto kudeatzeko.


 ZER AZTERTU DUGU?

Ikastetzeko zenbait lekutan sortzen diren hondakinak aztertu ditugu: ikasleen gelak, patioa, teknologia gela, informatika gela, plastika gela, laborategia, aldagelak, zuzendaritza, irakasleen gela.

2004-05 eta 2005-06 ikasturteetan zehar eginiko paperaren eta tonerren gastuen azterketa burutu da.

 

GURE KONPROMISOAK

 

 *******************************************************