HEZKIDETZA

PROIEKTUA

 


Eguzkitza BHIn argi dugu gizartean ematen diren etengabeko aldaketek

 

eragin zuzena dutela hezkuntza sisteman.


Hau dela eta, gure ikastetxean, prozesu jarrai baten bidez hezkidetza

 

barneratzea ezinbestekoa dela uste dugu, ikasleen garapen integrala

 

bultzatzeko, genero estereotipoak ezarritako mugak eta jokabide

 

sexistak gaindituz.

 

Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta

 

diskriminazio ezan oinarritzen da, genero estereotipoetatik kanpo egiten

 

den hezkuntzada eta. Sexualitate guztiak kontutan hartzen ditu,

 

identitateen aniztasuna onartuz eta zilegituz. Beraz, beharrezkoa da

 

ikasleek benetako askatasuna eta aukera izatea identitatearen

 

auto-eraketa garatzeko eta, modu seguruan, testuinguru honetan,

 

dialektika berri bat praktikatzeko.

 

Gure Hezkuntza Proiektuan jasota dagoen bezala, ikastetxeak, ikasleen

 

arteko harremanak berdintasun iraunkorretik bultzatzeko konpromisoa

 

dauka, hezkuntza ez sexistaren alde eginez eta horregatik, bai

 

curriculumean eta baita arlo ez curricularrean ere, genero ikuspegia

 

txertatzea beharrezkotzat jotzen dugu momentu honetan aurrerapausu

 

bat emanez. Horrela, berdintasunean oinarritutako sozializazioa

 

ziurtatuko dugu eta sozializazio horrek, nesken eta mutilen garapen

 

pertsonala ahalbidetuko du identitate propioaren eraikuntzan.

Maiatzak 17-LGTB Fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Gure ikastetxean ez dago lekurik LGTB-fobiarentzat !!!

 

Maiatzaren 17an Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eta egun


hori aukeratu zen, hain zuzen 1990eko maiatzaren 17an erabaki zuelako Osasunaren Mundu


Erakundearen Batzar Nagusiak (OME) homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ateratzea.