NORMALKUNTZA PROIEKTUA

Ulibarri, Hezkuntza Sailak Hizkuntza Normalkuntzarako bideratzen duen programa da. Programa horren bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi da ikastetxeetan. Gure ikastetxea aurten sartu da proiektu honetan.

 

Normalizazioaren helburua erabilera hedatzea da. Erabileraren hedapena honako lau xede hauek jorratuz egiten da:

 

®      Hiztun kopurua haztea.

®      Erabileraren maiztasuna handitzea.

®      Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.

 

®      Hizkuntza minorizatuaren presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera- arau adostuak indarrean jartzea. 

Xede horien lorpenean eragile asko hartu behar dira kontuan, baina hezkuntzari dagokionean, eskola oso eragile garrantzitsua da: hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzeko funtsezko euskarria baita.

 

Horretarako, eskola-komunitateko eragile guztiak hartu behar dira aintzat: ikasleak, irakasleak, langile ez-irakasleak, gurasoak...

 

 

Geure ahalegin honetan, Ulibarri Programa lagundu, baliabideak eskaini, eskolen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzeko tresna izango da.