ESKOLA AGENDA 21 gure Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak

Garapen Jasangarrirako Euskal Ingurumen Estrategian

hartutako konpromisoaren ondorioa da.

 

 

  

 

 

EGUZKITZA INSTITUTUAK 2005.urtean sinatu zuen

 

ESKOLA-AGENDA 21 BETETZEKO KONPROMISOA eta  programa

 

martxan jarri zenetik horretan sinestu eta partaide aktiboa izan da, eta aurten

 

ere, konpromiso horri helduko dio, ELIKADURA JASANGARRIAren gaia

 

landuz.

 

 

Proiektu honek konpromiso  bikoitza eskatzen du:Alde batetik, ingurumen

 

hezkuntza bultzatzea ingurumenarekiko errespetuan prestatutako ikasleak

 

sortzeko, eta bestetik gure eskolak ingurumenean duen eragina gutxitzea.

 

Horretarako EGUZKITZA BHI Institutuan,  ingurumena kudeatzeko zenbait

 

jarduera egiten dira:

 

 

  • Gure baliabideen kontsumoa kontrolatu (papera, ura, argia, berokuntza...)

  • Gure hondakinek ondo kudeatu sortzen duten eragina kontrolatzeko: gaika gorde eta biltegiratu.

  • Ingurumenarekin zerikusia duten gaiak curriculum-ean sartu.

  • Jarduera batzuk burutu ingurumen heziketa osatze aldera.

  •  

 Beste helburuetariko bat ingurumenaren egoeraren arazoak ezagutzea eta

euren aurrean kontzientzia hartzea eta ardura suspertzea dira, besteak beste.

Jarduera hauek guztiak ingurumenaren urteko planean daude jasota eta

eskolan hobekuntza iraunkorra lortzea dute helburu.