Fase honetan definitzen eta planifikatzen da ikastetxea eta haren inguru hurbila iraunkorrago egiteko ekintzen multzoa.

Diagnositik ateratako ondorioetan oinarrituta, proiektua garatzeko hobekuntza-helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazten dira Ekintza Planean.

Mota askotako ekintzak garatu ditugu gure bizimoduan elikadurak duen garrantziaz jabetzeko.Elikadura gai zabala denez, berarekin zerikusia duten alor ezberdinak aztertu dira eta diagnostikoan ikusitako akatsei konponbideak jartzen saiatu gara.

 

 


 

ZER IKASI DUGU?


  • Bertako produktuak osasuntsuagoak eta freskoagoak dira.
  • Elikagai mota ezberdinak daudela eta dieta orekatua zer den ikasi dugu.
  • Urrutitik produktuak ekartzeak prezioak garestitzea dakar eta airea kutsatzea, izan ere produktu hauek garraiatu egin behar baitira.
  • Sasoi bakoitzean produktu konkretu batzuk daude.
  • Gosari osasuntsua zer den eta osasunerako duen garrantzia. Honekin lotuta, elikagaien piramidea aztertu dugu.
  • Jaten ditugun hamaiketakoak hondakin gehiegi sortzen dute
  • Produktu ekologikoak eta labeldunak zer diren. Bidezko merkataritzaren berri ere izan dugu.
  • Elikagai transgenikoak zer diren.
  • Baratzan lan egiten: lurra prestatzen, landatzen, konposta egiten.
  • Munduan dagoen desoreka: hainbat lekutan gose eta beste batzutan janaria botatzen.