Komunikazioaren asmoa, EA21en ibilbidea eta emaitzak ezagutzera ematea eta hezkuntza-komunitateko kide guztiengana iristea da. Ebaluazioan berriz,  egindako lanaren balorazio orokorra egitea.

Gu proiektuaren fase desberdinei buruzko informazioa  Txoko Berdearen bidez plazaratzen saiatu gara

Komunikazioan garrantzi berezia dute udal-ordezkarien aurrean egiten diren Udal Foroek.

Ebaluazioaren emaitzak ikusita, honako hauek izango lirateke  hobetu behar diren aspektuak:

 Antolakuntza hobetu behar dugu partaidetza sustatzeko:

  • Klase bakoitzeko patruila berdeko ordezkarien funtzionamendua hobetu behar dugu,  eginkizunen banaketa zehaztuz.

  • Gurasoekin,  lan sistematikoagoa egin behar dugu, komunikazio arloan batez ere.

Txertaketa kurrikularra ere landu behar da. Hurrengo  ikasturterako zenbait konpromiso hartu ditugu:

 Curriculum arloan:

  •  Hurrengo ikasturtearen programazio guztietan, gaiak iraunkortasunaren ikuspuntutik lantzea.

 Partaidetza arloan: 

  •  Ikasleen partaidetza sustatzeko tutoretza-ordu batzuk erabiltzea.


Gurasoen partaidetza bultzatzeko, kurtsoan zehar, informazio gehiago bidaltzea.

 Kudeaketa arloan:

  •  Edukiontziak aldiro husteko gela guztiak inplikatzea.

  • Paper gastua kontrolatzea.