Eskolako Agenda 21 antolatu ahal izateko beharrezkoa da antolakuntza berezi bat. 


Hauek dira erabiltzen ditugunak:


  • INGURUMEN BATZORDEA: ikastetxean hezkuntza-komunitateak parte hartzeko organoa da, eta estamentu guztiak ordezkatuak daude: irakasleak, ikasleak, gurasoak, ez-dozenteak, zuzendaritza.

 

  • KOORDINATZAILEA: proiektua martxan ipintzen du eta proiektuaren jarraipenaren ardura nagusia du.

 

  • TALDE SUSTATZAILEA: irakasleek osatzen dute. Bere zeregin nagusia eguneroko dinamizazioa eta antolakuntza dira. Talde honetan koordinatzailea, zuzendaria eta hiru irakasle daude,koordinatzailearen lanean laguntzeko, Ingurumen Batzordearen eta beste irakasleen arteko zubia izateko.

 

  • BATZORDE PEDAGOGIKOA: arlo guztien arteko koordinazioa bermatzeko; talde sustatzaile eta mintegien arteko zubia egiteko

 

  • TUTORETZA TALDEAK: ikasleekin batera mailaka landuko diren jarduerak adosteko eta bideratzeko. Tutoreak klabeak dira prozesu honetan: ikasturte hasierako gelako asanbladan eko-ordezkariak hautatzeko, Ingurumen Batzordeko… proposamenak eztabaidatzeko; tutoretza orduak programaren garapenean zenbait jarduera egiteko.

 

  • IKASLEAKGelako talde boluntarioek “EKINTZA TALDEA” osatzen dute Hauek koordinatzailearekin biltzen dira  proposamenak, ekintzak, e.a sortzeko. GELAKO ARDURAK: ikasturte hasieran gelako asanblada eginten da. Bertan, gelako arauak ezarri (aurreko ikasturtean erabaki baldin badira), birziklatzeko kutxak jarri, gelako  ardurak banatu (argiena, zaborrena…), eko-ordezkarien hautaketa.

 

  • GURASOAK: Gurasoen sentsibilizazioa lantzeko eta beraien partaidetza bilatzeko guraso guztiei ikasturte hasieran informazioa ematen zaie tutoreen bidez egiten diren geletako bileretan, Ingurumen Batzordean parte hartzera animatuz. Teknologia berriak aprobetxatuz, bloga bitartez,  erakusketak, bideoak,.. formazioa ematen zaie. Beraien inplikazioa bilatzen da partaidetza zuzena lortzeko, diagnostikoa egiten etxean, beren aztarna kalkulatzen, etorkinen gurasoak zuzenean inplikatzen aste interkulturalean, iradokizunetarako buzoia sortzen.

 

  • LANGILE EZ IRAKASLEAKBere partaidetza definitu behar da hau da, zehaztu egin behar da ea zein den bere funtzioa eta papera eta, horren arabera, parte-hartzea bultzatu.

 

  • KOORDINAZIO BILERAK: ikastetxeen arteko lankidetza gunea da.


 


Make your own mind maps with Mindomo.